pilates zentrua Castellano Castellano Kaixo!   Karmele Beguiristain naiz, Tolosako TKTPilates Zentruko zuzendaria eta Pilates Teacher PMA ziurtagiduna. Ongi etorri gure web gunera. TKTPilates zentruan garrantzitsuena ZU zara. Gure helburua, Pilates Metodoko ariketak erabiliz, zuk ongizate handiena lortzea da. Pilates Metodoarekin gure gorputza hobeto ezagutzea eta sentitzea lortuko dugu, gure mugimenduak hobeto kontrolatuz, eta, ondorioz, gure jarreraren ohitura txarrak gutxitu eta lesioak ekiditea lortuz, gure mugimendu-tartea hobetuz eta bizkortasuna irabaziz. Azken finean, gure gorputzarekin eta gorputzean hobeto sentitzea. Horretarako Zentro honetan PMA eskoletan prestatutako edota Pilates PMA irakasle titulua duten profesionalak daude (Pilates-en ikasle zuzenek osatutako nazioarteko erakundea, eskola kopuru zehatz bat onartzen duena, eta irakasle kopuru zehatz baten bikaintasuna onartzen duena eta 'Pilates Metodoko Irakasle' titulua ematen diena). Gure zentroan medikuntza eta kirol arloko profesional talde bat dugu. Beraien aholkularitzapean egiten ditugu aldaketak ohiko ariketetan patologiaren bat duten pertsonetan (hernia diskala, fibromialgia, lumbalgia, osteoporosia, artrosia...), baita haurdunaldi eta erditzearen ondoren.  Zure eskura jartzen ditugu taldeko zein banakako eskolak Pilastes makina guztiekin eta hainbat tresnekin (zilindroa, uztaia, baloia, towell, bosu, stick...). Hau guztia gure profesionalek eskaintzen dituzten beste ekintzekin osatzen da: SGA (Jarrera berrezitzea) RSF (Abdominal hipopresiboa)       Osteopatia Drainatze linfatikoa                Kirol masajea Erlaxazio masajea Mediku-kontsulta
TKT PILATES ZENTRUA 
Hasiera TKT Zentrua Lantaldea Ekintzak Harremana